XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Donostiako erreketari buruz

1813. San Sebastián incendiada. Británicos y portugueses deritzan liburua aurkeztuko da bihar.

Donostiako Parte Zaharrean dagoen Doctor Camino liburutegian, eguerdiko ordubatean hasiko den ekitaldi batean.

Luis Murugarrenek idatzitako liburu honek, britainiarrek eta portugaldarrek nola hiri hau suntsitu zuten azaltzen du.

Lehenengo aldiz, Pablo Antonio Arizpe epaileak orduan burututako txosten zabala eskaintzen du, oso-osorik.

Hainbat testiguren esanak -ikara ematekoak- azaltzen dira txosten horretan.

Garbi geratzen da hiria erre zutenak ez zirela frantsesak izan.